Zure taldekoak gara

688671000

Zerbitzuak informazioa eta aholkularitza eskainiko du telefonoz (ahotsa eta whatsappa)

zuretaldekoakgara@euskadi.eus

Jarri gurekin harremanetan.

Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak eta Basque Team Fundazioak, Emakunderekin batera, kirol-arloko sexu-jazarpen eta -abusu kasuetarako eta sexuagatiko jazarpenetarako informazio- eta arreta-zerbitzu espezializatu bat aurkeztu dute. “Zure taldekoakgara “lelopean, biktimei, haien inguruari eta federazio, klub eta elkarteei laguntza eman nahi die arazo horren inguruan. Emakundek eta Eusko Jaurlaritzak, kasu honetan zehazki Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak eta Basque Team Fundazioak, beren Zero Tolerantzia erakutsi nahi dute egoera horien aurrean. Kirol-erakundeei eta, batez ere, biktimei laguntzeko eta indarkeria-mota horri aurrea hartzen eta aurre egiten laguntzeko. Zerbitzuak telefono bidezko informazioa eta aholkularitza eskainiko du (ahotsa eta whatsappa) 688671000 zenbakian, deia beste edozein zenbakitara desbideratzeko aukerarekin, eta baita posta elektronikoz ere: zuretaldekoakgara@euskadi.eus. Gainera, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzaren webgunean dagoen landing page baten bidez, erabiltzaileek azkar eskuratu ahal izango dute informazioa: www.euskadi.eus/somosdetuequipo Beharrezkotzat jotzen denean, aurrez aurreko aholkularitza eskainiko da egoerak hala gomendatzen badu eta pertsonak edo erakundeak onartzen badu. Betiere, pertsonaren intimitatea errespetatuz eta biltzeko ordutegia eta lekua adostuz. Aurrez aurreko aholkularitzaren helburua honako hau izango da: kontsulta egiten duen pertsonari edo erakundeari erantzun onena eman dakiokeen eremuetara bideratzea eta informazio gehiago ematea. Arreta zerbitzua gaztelaniaz eta euskaraz eskainiko da 9: 30etatik 14:30etara, astelehenetik ostiralera. Beste kirol-estamentu batzuetako kirolari gazte eta adingabeei edo emakumeei zuzenduta dago, hala nola, entrenatzaileei, epaileei eta sektoreko beste profesional batzuei eta haien hurbileko pertsonei; kirol-elkarte, -federazio, -klub eta -elkarteetako teknikariei edo zuzendariei; ikastetxeei eta guraso-elkarteei, eta, oro har, kirolarekin lotutako profesionalei, baldin eta horri buruzko informazioa edo aholkularitza eskatzen badute.
Euskalkanoe
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.