Atzo jokatu zen Gipuzkoako Neguko Txapelketa Zumaian eta etxekoak garaile izan ziren kluben sailkapen nagusian, S.D.Santiagotarrak bigarren eta Donostia Kayak K.E. hirugarren.

Banakako sailkapenari dagokionez, emakumezko kadeteetan Ainé San Martín (C.P.Pamplona) izan zen garailea eat Gipuzkoako txapeldun Eider Cecilia (S.D.Santiagotarrak). Mujer Cadete C-1 Laia Elias (S.D. Santiagotarrak) izan zen irabazlea. Emakumezko junior K-1, Dánae Sanmartin (C.P. Pamplona) izan zen lehen sailkatua eta Ana Martinena (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) gipuzkoako lehena. Emakumezko seniorretan, bere taldekidea den Irati Osa izan zen lehen sailkatua. 23 urtez azpiko mailan, Aiora Irazu (C.Ciudade de Lugo) izan irabazlea eta Josefa Molina (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) Gipuzkoako txapeldun.

Gizonezkoetan, senior K-1 mailan Martin Egaña (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) izan zen azkarrena, 23 urtez azpiko mailan Unai Amostegi (S.D.Santiagotarrak) izan zen lehen sailkatua, juniorretan, Xabat Bergara (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) izan zen Gipuzkoako txapeldun. Beterano 50 urtetik beherakoetan, Oier Aizpurua taldekidea izan zen garailea eta 50 urtetik gorakoetan, Ignacio Sanchez (C.P. Pamplona), Gipuzkoako txapeldun Ramon Gorrotxategi (S.D.Santiagotarrak) izendatu zelarik. Gizonezko kadete K-1ean Oinatz Alonso (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen azkarrena.

Gizonezko kanoa C-1 cadeteetan, Rodrigo Revenga (S.D.Santiagotarrak) izan zen lehena
Paracanoan, junior mailan Asier Bulman (S.D.Santiagotarrak) izan zen lehen sailkatua eta beteranotan, Javier Perez (Getxo Kayaka).
Txapelketarekin bat eginez, minbiziaren nazioarteko egunaren aldarrikapenarekin bat eginez, kirolarien besoko verdea eraman zuten.

Larunbat honetan, martxoak 1, Euskadiko Neguko Txapelketa jokatuko da.