Lau izan dira martxoaren 15ean eta 16an Sevillan lortutako dominak. Bi urre eta bi zilar guztira.
Asier Bulmanek (S.D.Santiagotarrak) gizonezko junior PK3 proban lehen postuan sailkatu zen, Maite Etxabe (Itxas-gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) 45-49 urteko emakume beteranoan ere lehena izan zen.
Zilarrezko domina Carla Corralentzat (S.D.Santiagotarrak) 23 urtez azpiko K-1 kategorian eta Xabi Osa (Itxas-gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) bigarren izan zen, gizon beteranoen kategorian K-1 55-59 urtetan.
Nabarmentzekoa da Begoña Lazkanoren (Donostia Kayak K.E.) laugarren postua emakume senior K-1ean, Cristina Iraetaren (ATSS) emakume beteranoetan 60-64 urtetan.