Pasa den asteburuan itsas kayakaren bigarren Espainiako Kopa ospatu zen Vigon eta euskal palisten emaitzak bikainak izan dira, guztira zazpi dominak, bost urre eta bi zilarrekin.

Urrea, Irene Ganarentzat (Barrika P.T.) emakume seniorretan K-1, Maite Etxaberentzat (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.T.) emakume beteranoetan 45-49 urte bitarteko mailan eta Eñaut Aizpuruarekin batera, lehenengo postua eskuratu zuten Mixto beteranotan. Iñaki Fernandez (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.T.) lehena izan zen gizon beteranoen kategorian 35-39urtetako mailan eta Oier Aizpuruarekin batera SS2 mailan postua errepikatu zuen. Gainera Oier-ek SS1 45-49urteko beterano mailan ere lehenengo postua eskuratu zuen.
Ioar Alonso (Pasaia Kayak 2005 K.K.) bigarren izan zen emakume juniorretan eta Roland Lebeau bere klubeko kidea ere, 55-59 urte bitarteko gizonezkoetan.