Sevillan Espainiako I. Sprint Kopa eta nazioarteko hitzorduetarako hautaprobak jokatu dira
Espainiako kopan lau domina lortu dituzte euskal ordezkariek. Zilar bat Begoña Lazkanok (Donostia Kayak K.E.) senior mailako K-1 1000m emakumezkoetan. Eta hiru brontze, Iñigo Peña (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) hirugarren izan zen gizon seniorretan K-1 500m, Uxue Arsuaga, Beñat Arsuaga, Nerea Garcia eta Aimar Platero (S.D. Santiagotarrak) hirugarren K-4 500m mistoan eta Nora Arana eta Eneritz Aizpiolea klubeko kideak ere hirugarren izan ziren emakume juniorretan K-2 500m.

Aurreko egunetan egindako hautaketa probetan, Iñigo Peña bigarren izan zen K-1 1000m proban, Begoña Lazkano bigarren izan zen K-1 500m proban, Uxue Arsuaga bigarren izan zen K-1 500m txapelketako B finalean, senior taldean eta hainbat ontzitan parte hartzeko eskubidea irabaziz, eta hirugarren postu aparta lortu zuen K-1 200m proban. Nerea Garcia laugarren izan zen K-1 200m proban. Malen Juaristi bere taldekidea zazpigarren izan zen proba berean.

Higinio Rivero (Plentzia P.T.) bigarren izan zen PV2 200m-an.

Hurrengo hitzordua Munduko Kopara abiatu baino lehen taldeontzietan jokatuko diren hautaketa probak izango dira.