«Erlojukontrako» lehiaketa honetan kirolariek ibaiaren zati bat zeharkatu behar dute. Proba irabaziko du zati hori egiteko denbora gutxien behar duen kirolariak. Probaren zailtasu-na honetan datza: korron-teen eta ibaiaren oztopo naturalen arabera ibilbiderik onena aukeratzen jakitea.
Lehiaketa honetan beharrezkoa da kirolariak trebeak eta abilak izatea. Kayakaz zein kanoaz egin daitezke. Lehenak banakakoak dira eta gizonek eta emakumeek har dezakete parte. Kanoan bakarrik gizonek parte hartuko dute, banaka nahiz binaka.
Jaitsiera ez da diziplina olinpikoa.