«Raft»a almadiaren oinordeko zuzena dugu. «Raft» hitzak ingelesez baltsa esan nahi du. Ur-lasterretarako baltsa pneumatikoa urperatu ezinezko ontzia da. Zati hauek ditu: puztu daitekeen zilindro handi bat, ontziaren perimetroa osatzen duena (laukizuzen bat, izkinak biribilduak oso dituena, harik eta alde txikiak -ontziaren branka eta popa- forma zorrotzean utzi arte).

Baltsa independenteak diren zenbait konpartimendutan banatuta dago, horretarako zeharkako zilindro puzgarriak ditu, baten bat zulatuz gero, gainontzekoei esker ontzia ur gainean mantentzen da.

Hondo planoa du, puntak simetrikoak eta pixka bat goratuak daude, eta horregatik ontzia egonkorra da oso.

Badaude baltsa txikiak, 3 metrotik beherakoak. 2 pertsona eraman ditzakete eta horiei «Hot Dog» deritze, luzexkak eta estuak direlako. Baltsa ohikoenek 4tik 5 metro bitartekoak dira eta 12 pertsona sar daitezke bertan.

Rafting-a ez da diziplina olinpikoa.

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Euskalkanoe
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.