Kirolariak olatuen mugimenduaz baliatuz itsasoan irrista egin behar du. Irrista egiterakoan irudi batzuk egin behar ditu eta epaile batzuek zenbait faktoreren arabera baloratuko dituzte: lehiatzaileak erakusten duen kontrola, ausardia, e.a. Egiten duten irudi-multzoan irabazten duten arraunlariak hurrengo txandara pasatzen dira, harik eta finalera heldu arte.
