Gaurko eguna, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dena, mundu osoan emakumeen aurka erabiltzen den indarkeria salatu eta hura desagerrarazteko herrialde guztietan politikak eskatzeko egunean, Euskadiko Kanoe Federazioak lankidetza-hitzarmena sinatu du Eusko Jaurlaritzarekin, kirolean sexu-jazarpena eta -abusua prebenitzeko
Hitzarmen honen xedea da, Euskal Federazioaren eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzaren arteko lankidetza-esparrua ezartzea, kirol federatuaren jardueraren esparruan sexu-jazarpena eta -abusua eta sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko, ikertzeko eta, hala badagokio, zehatzeko.
- Sexu-jazarpen eta -abusuei eta sexuan oinarritutako jazarpenei aurre egiteko prebentzio- eta zehapen-erregelamendu bat onartzea, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak horretarako ezarritako ereduari jarraituz.
- Beharrezkotzat jotzen denean, sexu-jazarpen eta -abusuei eta sexuan oinarritutako jazarpenei aurre egiteko prebentzio- eta zehapen-erregelamendua aldatzea.
- Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzarekin lankidetzan aritzea hark, Euskal Kirol Federazioen Batasunarekin elkarlanean, kirol federatuaren eremuko sexu-jazarpena eta -abusua eta sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko egiten dituen jarduketetan.
- Kiroleko sexu-jazarpen eta -abusuei eta sexuan oinarritutako jazarpenei buruz Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak argitaratzen duen informazio eta dokumentazio guztia zabaltzea.
- Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak Euskal Kirol Federazioen Batasunaren bitartez antolatutako dibulgazio-, prestakuntza- eta sentsibilizazio-kanpaina eta -jardunaldietan parte hartzea.