Pasa den asteburuan Madeiran Munduko Kayak Txapelketa ospatu zen eta euskal palisten emaitzak oso onak izan ziren. Guztira, bost domina lortu ziren.
Urrea Oier Aizpurua eta Maite Etxaberentzat (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) SS2Mixto Beteranoan.
Manuel Melara (Arroja P.T.) munduko txapeldun izendatu zen SS1 kategorian 50-54 urteko beteranoa.
Oier Aizpurua ere lehena izan zen SS1 kategorian 40-45urte bitarteko beteranoa.
Maite Etxabek ere bigarren domina bat lortu zuen SS1 mailan, 45-49 urte bitarteko emakume beteranoa.
Eta Asier Aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) podiumeko hirugarren mailara igo zen SS2 junior mistoan. Era berean, SS1 gizonezko juniorretan karrera bikaina egin zuen zortzigarren postuan.
Irene Gana bederatzigarren izan zen SS1 seniorretan eta seigarren senior mailako SS2 mistoan.
