Hiru domina Erkidego arteko Espainiako Sprint Txapelketan

Bartzelona 92ko pista olinpikoan, Castelldefelsen, Eskola Adineko Espainiako Federazioen arteko esprint txapelketa jokatu zen eta hiru domina lortu ditu Euskadiko Selekzioak.

 

2024.CESA.llegada

Asier Bulman paracanoea izan zen protagonista nagusia eta urrea zintzilikatu zuen PK3 3000m eta PV3 500m kategorietan. Eta zilar bat PK3 500 m-tan.

Emaitza aipagarriak ere izan ziren: Eider Cecilia eta June Arrastua kadete mailan K-2 500m, Laia Elias haur mailan A C-1 500m eta Ana Arambururekin batera C-2 mailan 500m. Oier Serrano, Aimar Lekuona, Eneko Parada eta Jon Susperregiren C-4a ere laugarren izan zen.

Eider Cecilia, June Arrastua, Ana Martinenea eta Izar Libanoren K-4 emakume kadetearen bosgarren postua eskuratu zuten. Ana Aramburuk  Emakume infantil B C-1 500m, Eider Cecilia Emakume Kadeteetan B K-1 500m, Aimar Lekuona eta Ana Aramburu C-2 infantil mistoan. Oier Serrano, Aimar Lekuonarekin batera,  aurrez aipaturikoak bezala, bosgarren izan ziren C-2an.

Laia Elias seigarren izan zen C-1 3000m infantil emakumean.

Iker Camachok eta Hugo Martinek K-2 500m infantil mutilen zazpigarren postua errepikatu zuten eta Iker Rubio eta Beltran Juezekkin batear, K-4 500m infatnil mutiletan ere. Eneko Paradak infantil B C-1 mutilen artean egin zuen bezala, Oier Serranok zazpigarren egin zuen 3000m infantilentzako C-1 proban.

Amaia Aizpurua eta Uxue Ezenarro K-2 500m infantil emakumeetan zortzigarren izan ziren, eta Laura Entenza eta Maddi Olaizolarekin batera K-4 infantil emakumeetan, baita ere.

2024.CESA.Euskadi.2

Autonomia-federazioen araberako sailkapen orokorrean, Euskadi zortzigarrena izan zen.

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Euskalkanoe
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.