Aitor Gorrotxategik (S.D.Santiagotarrak) eta Begoña Lazkanok (Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) Munduko Sprint Kopa jokatu dute Szegeden.
Aitor Gorrotxategi zortzigarren sailkatu zen K-4 500m proban, finalerdietan hirugarren postuan pasa ondoren.
Begoña Lazkanok bi proba jokatu zituen, K-2 500m, non B Finalean bigarren sailkatu zen, finalerdi estu batean laugarren sailkatu ondoren. K-1 5000n bosgarren izan zen, bigarren taldean joanez.
Asteburu honetan II. Espainia Sprint Kopa jokatuko da eta beheko mailetako taldek ontzien hautaketa probak.