Solkanen Junior eta 23 urtez azpikoen Europako Slalom Txapelketa jokatukoda, abuztuaren 19tik 22ra.
Hasiera desberdina gure ordezkarientzat. Olatz Arregi (ATSS) eta Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) finalaurrekoetatik kanpo geratu dira 23urtez azpiko K-1 emakumezkoetan. Klara Olazabalek finalerdietarako txartela lortu zuen Canoan, kanporaketan hamalaugarren izan ondoren.
Pau Etxaniz (ATSS) ikusgarria bere lehen jaitsieran, lehen postua lortuz 23 urtez apiko K-1 gizonezko mailan
Leire Goñi (ATSS) finalerdietara pasa da bai kayakean bai kanoa emakume juniorretan. Nora Lopez (ATSS) ere finalerdietara pasa da C-1 junior mailan. Eta Markel Imazek seigarren denborarik onena lortu du finalerdietarako txartela lortuz gizonezko junior C-1ean.
Haizea Segurak (ATSS) eta Maite Odriozolak (ATSS) zorte txarragoa izan dute junior mailako K-1 emakumeetan. Malen Gutierrez (ATSS) C-1 eta haritz Azanza (S.D.Santiagotarrak) junior mailako emakumeetan C-1 eta K-1 junior mailako gizonetan bezala, ezin izan baitute kanporaketa gainditu.
13: 30etik aurrera, patruilen eta slalom extrem-eko lehen serieen txanda izango da. Larunbatean finalaurrekoetarako eta finaletarako bidea emanez 23 urtez azpiko emakumeen eta gizonen kategorietan eta juniorretan K-1ean, eta extrem slalomeko serie eta finaletarako.
Igandean kanoen txanda izango da, finalaurrekoekin eta finalekin.