Poznanen Europako maratoiko Txapelketa jokatu du eta bertan izan diren euskal palistek emaitza bikainak lortu dituzte.
Irati Osa (Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan da Europako txapelduna emakume senior K-2 mailan, Arantza Toledorekin batera. Aurretik, emakumezkoen K-1 proba jokatu zuen, eta seigarren postuan bukatu zuen.
Eider Amundarain klubeko kideak, emakumezko 23 urtez azpiko K-1 kategorian parte hartu zuen eta hamargarren postuan bukatu zuen.
Aste honetan Sellako Nazioarteko Jaitsiera jokatuko da.