Atzo Cherbourg en Cotentin, Frantzian jokatu zen Europako Itsasoko Kayak Txapelketa. Eta 23 urtez azpiko emakumeen kategorian, Irene Ganak bigarren postua eskuratu zuen. Horrela, itsasoko denboraldi bikaina borobilduko du, munduko txapelketako hirugarren postua lortuta. Eta orain, urriaren hasieran Errumanian jokatuko den Munduko Maratoi Txapelketaren prestaketari ekin beharko dio.
Zorionak!