Zilarra eta brontzea Europako slalom junior eta 23 urtez azpiko txapelketan

Oier Diazek (S.D.Santiagotarrak) eta Haizea Segurak (ATSS) domina lortu dute abuztuaren 15etik 18ra Krakovian ospatutako Europako slalom junior eta 23 urtez azpiko txapelketan.

Oier Diaz bigarren izan zen junior kanoako patruilan, zortzigarren 23 urtez azpikoen patruilan, final laurdenetara iritsi zen kayak crossean eta 30.izan zen finalerdietan kanoa juniorrean.

2024.haizea.segura.cto.europa

Haizea Segura, berriz, hirugarren izan zen kayak crossean. Bosgarren izan zen emakume junior kanoa patruilan, zortzigarren emakume junior kayak patruilan. Finalista, hamaikagarren emakumezko kanoan eta hamabigarren emakumezko kayakean.

Emaitza aipagarri gehiago ere izan ziren, finalen bat edo besterekin.

Leire Goñi (ATSS) 5. K-1 23 urtez azpikoetan, 7. 23 urtez azpikoa patrullan eta 20. kayak cross-eko Time Trialean.

2024.Leire.goñi.cto.europa

Ainara Goikoetxea (ATSS) 8. izan zen C-1ean, 5. emakume junior patrullan eta 21. kayak cross-eko Time Trialean.

Markel Imaz (ATSS) 16. C-1 23 urtez azpiko kategorian, 8. 23 urtez azpiko patrullan.

Nora Lopez (ATSS) 18. izan zen 23 urte azpiko emakumezkoen kanoan.

Alex Segura (ATSS) 20. izan zen 23 urtez azpiko Kanoako finalerdian, zortzigarren 23 urtez azpiko patruilan eta 31. kayak kroseko Time Trialean.

Malen Gutierrez (ATSS) 20. izan zen 23 urte azpiko emakumezkoen kanoan eta 9. kayak kroseko final-laurdenetan.

Maite Odriozola (ATSS) 28. izan zen 23 urtez azpikoen kayakean, 7. 23 urtez azpikoen emakumezkoen patruilan eta 12. kayak krosean, final laurdenetaraino iritsiz.

Asteburu honetan gaztetxoen txanda izango da, Federazio autonomikoek eskolarteko Espainiako Txapelketa jokatuko baitute.

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Euskalkanoe
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.