Begoña Lazkanok urrea eskuratu du munduko kopan

Begoña Lazkano (Donostia Kayak K.E.) eta Iñigo Peña (Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan dira lehenengo munduko kopan aritu diren euskal ordezkariak.
Begoña Lazkanok urrea eskuratu zuen K-1 5000m proban, hasieratik bukaerara líder izan ondoren, aurkariei aukerarik eman gabe. K-1 500 metrokoan, finalerdi estu baten ondoren, laugarren izan zen eta ez zuen finalerako txartela lortu. Laugarren izan zen B finalean.
Iñigo Peñak 500m distantzia estreinatu zuen eta Lazaro Lopez taldekide berriarekin batera ezin izan zuen finalerako txartela lortu.
Datorren asteburuan Higinio Rivero (Plentzia P.T.) eta Aitor Gorrotxategi (S.D.Santiagotarrak) izango dira Poznanen jokatuko den bigarren Munduko Kopa arituko diren euskal palistak.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21