Euskadiko Sprint eta Infantil Txapelketak jokatu dira Legution

Aurten ere, Legutianon egin dira Euskadiko Sprint Txapelketak eta Euskadiko infantil mailako txapelketa, 500 metroko distantziam, K-1, K-2 eta K-2 mistoetan. Eta txikienei dagokienez, 2x k1 500 m errelebu mistoa estreinatu zen.

S.D.Santiagotarrak taldeak garaipena lortu zuen bi jardunaldietan. Banakako emaitzei dagokienez, gizon seniorretan K-1, Beñat Arsuagak (S.D.Santiagotarrak) lortu zuen lehen postua, gizon beteranoetan, Antonio Carmona (Boga- Boga K.K.) izan zen irabazlea. 23 urtez azpikoen kategorian, Aimar Amundarain (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan zen lehen sailkatua. Junior mailako K-1 gizonezkoetan Asier Aizpurua izan zen irabazlea. Kadeteen artean, Ibai Aranburu (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea. Kanoan, C-1 emakume juniorra, Ane Eileen Mesa (Barrika P.T.) izan zengarailea, kadete mailan C-1, Odei Gelbenzu (S.D.Santiagotarrak). Paracanoen artean, senior mailan, Bruno Guitian (Getxo Kayaka) izan zen irabazlea eta kadete paracanoean, Asier Bulman (S.D. Santiagotarrak).

2024.cto.eusk.sprint

Emakumezkoetan, senior kategorian, Irati Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan zen lehen sailkatua, 23 urtez azpikoetan, bere klubeko kidea, Josefa Molina. Emakume juniorretan, Eneritz Aizpiolea (S. D. Santiagotarrak) izan zen azkarrena, eta kadeteetan, bere klubeko kidea, Eider Cecilia.

Taldeko ontziei dagokienez, Aimar Amundarain eta Martin Egaña (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) azkarrenak izan ziren senior mailako k-2 gizonetan, eta juniorretan Xabat Bergara eta Asier Aizpurua klubeko kideek lortu zuten garaipena. Kadete mailan, Lukas Cabezon eta Ibai Aranburu (S. D. Santiagotarrak) izan ziren irabazleak.

Emakumezkoetan, senior mailan, Edier Amundarain eta Irati Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan ziren azkarrenak, junior mailan, Enara Nuñez eta Jone Palenzuela. Kadete mailan, June Arrastua eta Eider Cecilia izan ziren irabazleak.

Kadete mailan C-2, Odei Gelbenzu eta Rodrigo Revenga (S.D.Santiagotarrak) izan ziren lehen sailkatuak.

2024.cto.eusk.sprint.mixto

Ontzi mistoetan, seniorretan, Martin Egaña eta Irati Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan ziren azkarrenak; juniorretan, Markel Juaristi eta Enara Nuñez (S.D. Santiagotarrak) izan ziren irabazleak, eta kadeteetan, Ibai Aranburu eta Katixa Franco.

Txikienen lehiaketari dagokionez, kanoa, infantil A C-1 mailako emakumea, Laia Elias (S.D.Santiagotarrak) izan zen azkarrena, infantil B mailako  C-1 gizonezkoetan, Oier Serrano (S.D.Santiagotarrak) eta infantil B mailako  C-1 emakumezkoetan, Ana Aranburu (S.D.Santiagotarrak). Infantil A mailan K-1, Iker Camacho (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea, emakumezko infantil B K-1 mailan 1, Suzanne Castro (Plentzia P.T.) infantil B gizonezko mailan, Hugo Martin (S.D.Santiagotarrak), infantil A K-1 mailan, Amaia Aizpurua izan zen irabazlea.

Erreleboetan, Laura Entenza eta Iker Rubio (Donostia kayak K.E.) nagusitu ziren. Canoen erreleboan, Oier Serrano eta Laia Elias (S.D.Santiagotarrak) izan ziren garaile.

Taldekako ontzietan, infantil K-2, Iker Camacho eta Hugo Martin (S.D.Santiagotarrak) izan ziren azkarrenak. Infantil mailako C-2 gizonezkoetan, Oier Serrano eta Aimar Lekuona (S.D.Santiagotarrak) izan ziren irabazleak. Emakumeetan C-2, Laia Elias eta Ana Aranburu (S.D.Santiagotarrak) izan ziren lehenengo sailkatuak. Infantil K-2 emakumeetan, Maddi Olaizola eta Uxue Ezenarro (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan ziren irabazleak.

Ontzi mistoetan, Iker Camacho eta Irati Escribano (S.D.Santiagotarrak) izan ziren irabazleak, C-2 mistoan Laia Elias eta Aimar Lekuona (S.D.Santiagotarrak).

Garaipen bikoitza S.D. Santiagotarrak taldearentzat Euskadi Slalom eta kayak cross Txapelketetan

Pauen Euskadiko Slalom eta Kayak Cross Txapelketa jokatu dira aurten ere eta S.D.Santiagotarrak taldeak irabazi zuen. Senior mailako slalomeko banakako emaitzei dagokienez, Javier Arruabarrena (S.D.Santiagotarrak) izan zen azkarrena senior kayakean, gizonezko juniorretan, Lauren Lacabanne klubeko kidea eta Mario del Teso (ATSS) kadete mailan. Beteranoetan, Raul Barba (ATSS) izan zen lehen sailkatua. Emakume kanoetan, senior mailan, Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) izan zen garailea, junior mailan Haizea Segura (ATSS) eta kadete mailan bere haizpa Ainhoa Segura. Emakumezkoen Kayakean, senior mailan, Leire Goñi (ATSS) izan zen garailea, juniorretan, Haizea Segura (ATSS) eta kadeteetan Maria Garcia (S.D.Santiagotarrak). Gizonezkoen kanoan, senior mailan Markel Imaz (ATSS) izan zen azkarrena, junior mailan Jon Garasa bere klubeko kidea eta kadeteetan Mario del Teso (ATSS).

Kayak cross-ari dagokionez, gizon kadeteetan, Oier Azpillaga (ATSS) izan zen garailea, gizonezko juniorretan, Oihan Deus bere klubeko kidea eta senior mailan Javier Arruabarrena (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea. Emakumezkoetan, kadete mailan, Ainhoa Segura (ATSS) izan zen irabazlea, juniorretan, Haizea Segura haizpa izan zen azkarrena eta seniorretan, Malen Gutierrez (ATSS).

Asteburu honetan txikienen txanda izango da, Jóvenes Promesasen 2. Espainiako Kopa jokatuko baita.

Brontzea Iñigo Peñarentzat Europako Txapelketan

Szegeden jokatu berri da Europako Esprint Txapelketa eta euskal palistek maila bikaina eman dute.

2024.iñigo.europeo.k2

Iñigo Peña (Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) hirugarren sailkatu zen K-4 1000m-an. K-2 500m ere jokatu zuen, baina ezin izan zuen finalerako txartela lortu Carlos Garroterekin batera jokatutako finalerdian.

2024.higi.europeo

Higinio Rivero (Plentzia P.T.) laugarren izan zen VL2-200m proban dominen atarian geratuz.

2024.europeo.k4.mujeres

Gauza bera gertatu zitzaien Nerea Garcia eta Carla Corrali (S.D.Santiagotarrak), laugarren postuan sartu baitziren K-4 500 m-ko proban.

Zilarrezko domina Maialen Chourrautentzat Krakoviako Munduko Kopan

Pasa den asteburuan Krakoviako Munduko Kopa ospatu zen eta Maialen Chourrautek primerako lehiaketa burutu zuen une oro lehenengo lauren artean sailkatuz. Txapelketa laugarren postuarekin hasi zuen, finalera pasatzeko finalerdietan bigarren izan eta finalean emaitza errepikatu ondoren.

Pau Etxanizek ere hasiera bikaina eman zion kanporaketetan bigarren sailkatuz, baina finalerdietan ezin izan zuen mozketa gainditu, hamazazpigarrena izan zelarik. Kayak cross-ean 36. izan zen, mozketa gainditu gabe.

Miren Lazkanok atzetik aurrera egin zuen, kanporaketetan hogeita batgarren postuarekin hasi zen eta bigarren txanda burutu beharra izan zuen, non onena izan zen, ondoren finalerdietan 18. izateko. Kayak cross-en, lehiaketa bikain bat egin ondoren, zazpigarren amaitu zuen, finalaren atarian geratuz.

2024.praga.m.lazkano.k.cross

Orain, Joko Olinpikoei begira prestatuko dira, uztailaren amaieran hasiko baitira. Maialen Chourraut kayak eta kayak cross modalitateetan lehiatuko da. Eta Miren Lazkano kanoan eta kayak krosean. Pau Etxanizek, berriz, kayakean parte hartuko du.

Bederatzi domina Espainiako Maratoi Txapelketan

Ekainaren 8an eta 9an, Españako maratoi txapelketan Euskal ordezkarien hiru urre, hiru zilar eta hiru brontze lortu dituzte.

2024.cto.esp.maraton.salida

Urrea:

Eider Amundarain (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) emakumezko 23 urtez azpiko  K-1 eta K-2 mixto seniorrean.

Aimar Amundarain (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) K-2 mixto seniorretan.

Maite Etxabe (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) emakumezko beterano K-1 45-49 urte

Zilarra

                Ana Martinena (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) emakumezko kadete K-1

Eukene Saez (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) emakumezko beterano K-1 35-39 urte

Xabier Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) gizonezko beterano K-1 55-59 urte

Brontzea

                Irati Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) emakumezko Senior K-1

                Nora Arana eta Katixa Franco (S.D.Santiagotarrak) emakumezko Kadete K-2

                Eider Cecilia (S.D.Santiagotarrak) emakumezko kadete K-1

2024.cto.esp.maraton.salida.mujeres

Kluben araberako sailkapenean, S.D.Santiagotarrak bosgarren izan zen eta Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K. seigarren.

RFEPelaren baieztapenaren zai, Irati Osa Europako Maratoi Txapelketan izango da K-2 txapelketan, ontzi konbinatu batean parte hartu eta garaipena lortu ondoren, eta Eider Amundarain 23 urtez azpiko K-1 Emakumezkoetan.

Asteburu honetan Szegeden Europako Esprint Txapelketaren txanda izango da eta honako kirolari hauek izango dira bertan lehiatzen: Iñigo Peñal K-2 500m jokatuko du eta K-4 1000m, Higinio Riverok VL2 200m, Nerea Garcia eta Carla Corralek K-4 500m emakumezkoak.

Legution, berriz, Euskadiko Esprint Txapelketa egingo da, bai nagusien artean, bai txikienen artean.

Pragan finalik ez, Krakoviara bidean

2024.praga.m.lazkano.k.cross

Oraingoan ere, Slalomeko Munduko Koparen egitarauak aldaketak izan ditu Pragan, euri-jasen ondorioz.

2024.praga.Leire.goñi

Lehiaketa ostiralean hasi zen, kayakarekin. Manga bakarra jokatu zen eta hamar onenak finalera pasako ziren.

Leire Goñi (ATSS) 32. izan zen K-1ean eta Maialen Chourraut (ATSS) 37. Pau Etxaniz (ATSS), +50eko penalizazioaren ondoren, 58.a izan zen kayakean.

2024.Praga.Maialen

Kanoan, Miren Lazkano (ATSS) 14. izan zen eta Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) 20. emakumezkoen C-1 mailan eta Markel Imaz (ATSS) 41. gizonezkoetan. Kayak cross-eko time trialak pasa ondoren, igandean gainerako txandak jokatu ziren, Miren Lazkano hamaikagarren izan zen eta Leire Goñi hogeita laugarren.

2024.praga.klara

 

2024.praga.markel

 

Asteburu honetan, Munduko Kopa jokatuko dute Krakovian eta lehiaketa horren ondoren, RFEPek erabakiko du zein gizonezko palista arituko diren kayak krosean Olinpiar Jokoetan. Emakumezkoetan, Maialen Chourraut eta Miren Lazkano izango dira, gizonezkoetan, Pragan jokoan zegoen plaza lortu ondoren, RFEPk erabaki beharko du nor lehiatuko den Miquel Traverekin batera Parisen kayak crossean.

2024.praga.pau.2

Bien bitartean, larunbatean Euskadiko Slalom eta Kayak Cross Txapelketa jokatuko da Pauen.

Dominarik ez Espainiako Kadeteen Sprint Kopan

Dominarik ez eta final ugari Sprinteko Gazte Promesen Espainiako Kopan.

2024.copa.cad.k2neska

Verduciok kadete palistak hartu ditu Promesas gazteen Espainiako Kopan. Asko izan dira lortu dituzten finalak, baina ez da zorterik izan dominekin.

Eider Cecilia (S.D.Santiagotarrak) bederatzigarren izan da K-1 Kadete B mailan. Nora Aranarekin batera seigarren izan dira K-2an. Eta June Arrastua eta Katixa Francorekin batera bosgarren izan dira K-4an.

2024.copa.cad.k2mutil

Zortzi domina itsasoko kayakeko 2. Espainiako Kopan

Arousako itsasadarrean itsas Kayakeko bigarren Espainiako Kopa jokatu da eta bertaratutako palistek zortzi domina lortu dituzte guztira. Hiru urre, lau zilar eta brontze bat.

Irene Ganak eta Paul Gebhardtek (Barrika P.T.) k-2 mistoan irabazi zuten. Irene Bigarren izan zen emakume seniorretan K-1 eta Paul K-1 seniorretan.
Rafael Quevedok (Barrika P.T.) irabazi zuen  K-1 beteranotan 55-59 urte eta Ignacio Ibarra (Barrika P.T.) bigarren izan zen, eta biek batera, maila berean irabazi zuten K-2an.

Manuel Melara (Arroja P.T.) bigarren izan zen 50-54 urteko gizon beteranoan eta Roland Lebeau (Pasaia Kayak 2005 K.K.) hirugarren.

Augsburg-eko Munduko Kopa

Slalomeko bigarren Munduko Kopa ospatu da Augsburgen, eta bertan B taldea izan da lehiatzen, maila absolutuan estreinatuz gazteak.

Nora Lopez (ATSS) emakumezkoen kanoan 25. izan da finalerdietan, finaletik kanpo geratuz.

Haizea Segurak (ATSS) K-1 txapelketa jokatu du, finalaurrekoetara iritsiz, 28. izanik. Kayak cross-en ezin izan du gainditu erlojupekoa, 27. izanik.

Maite Odriozola (ATSS) 45. izan da K-1ean, kanporaketa faseko etena gainditu gabe. Kayak cross-ean 56.a izan da.

Oier Diaz gazteak (S.D.Santiagotarrak) C-1 proba jokatu du, 42.a izanik, kanporatze fasea gainditu gabe.

Asteburu honetan Pragako Munduko Koparen txanda izango da Maialen Chourraut, Pau Etxaniz, Miren Lazkano, Klara Olazabal, Leire Goñi eta Markel Imazekin. Hurrengo asteburuan Krakoviako Munduko Kopa jokatuko da eta Maialen Chourraut, Pau Etxaniz eta Miren Lazkano izango dira bertan.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21