Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K. Gipuzkoako Txapeldun

Zumaiako klubak Gipuzkoako itsas-kayak Txapelketa antolatzen zuen eta etxean irabaztea lortu zuten.

Baldintza benetan gogorretan, beroa zela eta ospatu zen txapelketa eta etzioten aukerarik eman beste klubei, Pasaia Kayak 2005 K.K. bigarren izan zen eta Arroja P.K. hirugarren.

Banakako emaitzei dagokienez.

Gizonezko kadete K-1ean, Josu Lazkano (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan zen garailea, Gizonezko kadete K-2an, bere taldekideak diren Asier Aizpurua eta Andde de Anta, gizonezko junior K-1ean ere etxean geratu zen lehenengo postua, Haritz Aizpuruak jaso zuen.  Gizonezko seniorretan ere Oier Aizpurua izan zen azkarrena.  Gizonezko senior K-2an Aritz Araneta eta Iñaki Fernandez (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan ziren garaileak. Gizonezko beteranotan, 50 urtetik azpikoetan, Fernando Gomez (C.P.Santander) izan zen azkarrena, eta Gipuzkoako Txapeldun, Jon Lazkano zumaiarra. 50 urtetik gorako beteranotan, Jose Mari Villagarcia izan zen irabazlea.

Emakumezko kadete K-1ean, Ioar Alonso (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen lehen sailkatua, emakumezko juniorretan, Josefa Molina (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.), emakumezko seniorretan, Thaïs Del Rieux (Biarriz SAuvetage Cotier) izan zen garailea. Emakumezko beteranotan, 50 urtetik azpiko mailan, Maite Etxabe (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) eta 50 urtetik gorako emakumezko beteranotan, Cristina Iraeta (ATSS).

Hurrengo hitzordua Hondarrabian izango da, Euskadiko Txapelketan, uztailaren 23an 10:30htatik aurrera.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21