Maialen Chourraut bueltan da

Urte hasieran ebakuntza burutu ondoren, Maialen Chourraut (Club Atlético San Sebastian) lehiaketara itzuli da uztailaren 26tik 31ra Augsburgen ospatutako Slalom-eko Munduko Txapelketan. Bosgarren slalom tradizionalean, 9. Extrem-ean eta seigarrena patruiletan dira eskuraturiko emaitzak.


Klara Olazabalek (S.D.Santiagotarrak) ezin izan zuen finalerdietako fasea gainditu, emakumezkoen Canoen finalaurrekoan 17.a izan zelarik. Estremean 37.a izan zen eta patruiletan zazpigarrena. Ander Elosegi (S.D.Santiagotarrak) ere finalerdietan geratu zen, 28. denbora eginez. Patruiletan, 12. Joan Crespo (S.D.Santigotarrak) Kayakisten finalaurrekoetan geratu zen, berrogeita hamarreko baten ostean, 37. postuan. Estremean 38º izan zen eta patruiletan hamaikagarrena.


Miren Lazkanok (ATSS) ezin izan zuen emakume kanoisten finalaurrekoetara pasa, 47. Izanik. Estremean hogeigarrena izan zen. Eta patruiletan zazpigarrenak izan ziren. Olatz Arregi 54. izan zen estremean.



Hurrengo hitzordua Paueko Munduko Kopa izango da abuztuaren 26tik 28ra.


Aurretik, junior eta 23 urtez azpiko taldea Europako Txapelketan lehiatuko da, abuztuaren 11tik 14ra, Pragan.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21