Pau berriz ere Euskadiko Slalom-eko Txapelketako eszenatoki

Pasa den larunbatean Euskadiko Slalom Txapelketa ospatu zen Pauen eta bertan izan ziren Espainiako selekzioko hainbat euskal kirolari.
Banakako kategorian, K-1 kadete mailan, Laurene Lacabanne (S.D.Santiagotarrak) izan zen garaile, junior mailan K-1ean, bere klubeko kide den Aitor Iriondo eta senior mailan Alex Goñi (ATSS). Gizon beteranoetan Xabier Taberna (S.D.Santiagotarrak) izan zen azkarrena K-1ean.
Emakumeetan, C-1 kadete mailan, Ainara Goikoetxea (ATSS) izan zen garaile, Junior C-1 mailan Nora Lopez (ATSS) eta Senior C-1 mailan Miren Lazkano.
Gizonezkoetan C-1, kadeteetan Oier Diaz (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea, juniorretan C-1 Markel Imaz (ATSS) eta seniorretan Lucas Hives (ATSS).
K-1 emakumezkoetan, kadete mailan, Ainara Goikoetxea (ATSS) berriz ere gorenera igo zen, junior mailan, bere klubeko kidea den Maite Odriozola izan zen garaile eta senior mailan, Olatz Arregi (ATSS).
Patruilei dagokienez, kadete mailako 3x K-1ean, Oier Amiano, Oier Olaso eta Asier Martinez (S.D.Santiagotarrak) izan ziren irabazleak. Senior mailan 3x K-1, bere taldekideak, Mikel Altuna, Ekhi Diez eta Hasier Rodriguez izan ziren irabazleak.
Emakumezko kadeteetan 3x K-1, Haizea Segura, Ainara Goikoetxea eta Jara Guerrero (ATSS) izan ziren irabazleak eta senior mailan 3x K-1, Maite Odriozola, Malen Gutierrez eta Nora Lopez (ATSS).
Gizonezko 3xC-1ean, Oier Diaz, Oier Olaso eta Lauren Lacabanne (S.D. Santiagotarrak) izan ziren irabazleak. Senior kategorian 3x C-1 Telmo Otegi, Javier Arruabarrena eta Aitor Iriondo (S.D.Santiagotarrak).
Kanoa emakumezkoetan, 3x C-1 Haizea Segura, Ainara Goikoetxea eta Jara Guerrero (ATSS) izan ziren lehen sailkatuak. Senior kategorian 3x C-1, Nora Lopez, Eider de Santos eta Malen Gutierrez (ATSS) izan ziren irabazleak.
Kluben arteko azken sailkapenean, lehen postua ATSSrentzat, bigarren postua S.D.Santiagotarrentzat eta hirugarren postua Beti Busti K.E.rentzat.
Asteburu honetan amaituko da 2022ko Euskadiko Slalom Kopa, azken proba Orthezen jokatuz.

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21