Donostiako Udalak harrera egin dio RCNSSko Kayak Surf taldeari

Urtarrilaren 4an, asteazkena, Donostiako Udalak RCNSSko kayak surf taldeko kideei harrera egin die. Izan ere, selekzioen arteko lehian Munduko Txapeldun izendatu ziren eta banakakoan domina ugari lortu zituzten, Erresuma Batuan jokatutako Munduko Txapelketan.

Eneko Goia alkateak RCNSSko piraguistak zoriondu ditu, eta eskerrak eman dizkie urtero berri onak emateagatik hiriari. Horrela izan zen 2022an Budeko Munduko Txapelketan, gaur hona ekarritako dominek erakusten duten bezala. Horregatik, ohore handia da munduko hainbat eta hainbat txapeldunez inguratuta egotea. Eskerrik asko hiriaren enbaxadore ezin hobeak izateagatik

Ildo horretan, Goiak gaineratu du ziur nagoela 2023an ere erronka handiak izango dituzuela aurretik. Ziur egon erronka horietan hiri oso bat animatzen izango duzuela.

Odei Etxeberriak eta Olatz Garmendiak, Open Short Boat kategoriako munduko txapeldunak, oroigarri bat jaso dute Eneko Goia alkatearen eskutik, eta, gainerako zinegotziekin batera, txalo bero bat eman diete ordezkaritza osoari.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21