Slalomak denboraldia hasi du
San Miguelen Euskadiko Slalomeko Kopako lehengo proba jokatu da.
Kluben sailkapen nagusian, S.D.Santiagotarrakek irabazi du.
Banakako kategorian, senior mailan K-1 eta C-1an Markel Imaz (ATSS) izan zen irabazlea, junior mailan bai K-1ean, bai C-1ean, Aitor Iriondo (S.D.Santiagotarrak) izan zen azkarrena. K-1 eta C-1 kadeteetan, Oier Diaz (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea. Beteranoen artean K-1ean, Xabier Taberna (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea.
Emakumezkoetan, senior mailan, Nora Lopez (ATSS) izan zen azkarrena bai K-1ean eta bai C-1ean, Haizea Segura (ATSS) izan zen garailea emakumezko junior mailan K-1 eta C-1 mailan. Emakumezko kadeteetan, Ainara Goikoetxeak (ATSS) beste bi urre eskuratu zituen, K-1 eta C-1 mailetan irabaziz.