Espainiako Lehen Kayak Cross Kopa
La Seu d 'urgell-en Kayak Crosseko lehen Espainiako Kopa jokatu da, eta euskal palistek hamalau domina eskuratu dituzte guztira.
Lehiaketaren lehen egunean, Haizea Segurak (ATSS) eta Olatz Arregik (ATSS) irabazi zuten junior eta senior mailako emakumezkoetan, hurrenez hurren.
Zilarra Klara Olazabalentzat (S.D.Santiagotarrak) emakume seniorretan eta Izar Garcia bere klubeko kidearentzat junior kategorian. Xuban Goikoetxea (ATSS) ere bigarren sailkatu zen junior mailan.
Alex Segura (ATSS) hirugarren sailkatu zen senior mailan.
Lehiaketaren bigarren eguna hobea izan zen, 3 urre, 3 zilar eta brontze bat lortu baitzuten:
Urrea: - Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) emakume seniorra
- Haizea Segura (ATSS) emakume junior
- Xuban Goikoetxea (ATSS) junior gizona
Zilarra: - Miren Lazkano (ATSS) emakume seniorra
- Pau Etxaniz (ATSS) gizon seniorra
- Telmo Otegi (S.D.Santiagotarrak) junior gizona
Brontzea: Olatz Arregi (ATSS) emakume seniorra
Kluben arteko sailkapenean, Atletico San Sebastianek irabazi zuen bi jardunaldietan, eta S.D.Santiagotarrak hirugarren.