Sei domina Neguko Espainiako txapelketan
Sevillak Espainiako Neguko Txapelketa jokatu da aurten ere, eta 6 domina lortu dituzte euskal palistek.
Lau urre, Higinio Rivero (Plentzia P.T.) izan zen lehen postua lortu zuena PK2 paracanoean. Roberto Rivas (S.D.Santiagotarrak) izan zen lehena gizon beteranoan 35-39 C-1, Maite Etxabe (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) 45-49 urteko emakume beteranoan eta Xabi Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) gizon beteranoan 55-59 urteko K-1ean.
Begoña Lazkano (Donostia Kayak K.E.) hirugarren izan zen senior K-1 emakumean eta Eñaut Aizpurua eta Maite Etxabe (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) hirugarren izan ziren Misto beteranoan -50 K-2.
Nerea Garciak (S.D.Santiagotarrak) podiuma gertu izan zuen, 23 urtez azpiko emakumeetan laugarren izan zelarik K-1, Iñigo Peña (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) zazpigarren izan zen senior K-1 gizonetan, eta emakume kanoistak, Gema Victoria (Barrika P.T.) eta Ane Eileen Mesa (Barrika P.T.) zazpigarren senior eta Sub-23, hurrenez hurren.
Kluben arteko sailkapenean, S.D.Santiagotarrak Top-10 taldera hurbildu zen, hamahirugarren izanez.