Sprint-eko txikienak saririk gabe
Sevillako Nagusien Txapelketaren ondoren, txikienen txanda zen Arcos de la Fronteran, beti berezia den, Neguko Espainiako txapelketa jokatzeko, eta oraingo honetan txikienekin, askorentzat lehenengo Españako txapelketa, ez zen ezberdina izango.
Ezin izan zen eta esku hutsik itzuli dira, baina kasu batean baino gehiagotan dominengatik burrukan jardun dute.
Eider Ceciliak (S.D.Santiagotarrak) podiuma ukitu zuen laugarren izanik emakumezko infantil A K-1an.
Ana Martiarena (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) bosgarren sailkatu zen emakumezko kadete B K-1ean.
Markel Vertiz (S.D.santiagotarak) zazpigarren izan zen Infantl B C-1 mailako gizonezkoetan eta Odei Gelbenzu bere taldekidea hamaikagarren izan zen Kadete B C-1 gizonezkoetan.
Kluben sailkapenean, S.D.Santiagotarrak zortzigarren izan zen 108 kluben artean.
Datorren asteburuan Euskadiko K-2 txapelketa jokatuko da, jarraian, Españako Sprint Kopa jokatzeko.