Piraguismoko Hastapen ikastaroak udaberrian
Udaberrian bi Piraguismoko Hastapen ikastaro antolatuko dira.
Lehenengoa maiatzaren 12tik 14ra Irunen.
Bigarrena, Ekainaren 9tik 11ra Orion.
Ikastaroen informazioa hemen edo formakuntza alorrean topatuko duzue.
Ikastaro hauek, kirolaren hastapenetan aritu nahi duten teknikariei bideratua dago.
Ikastaroaren helburu nagusia da piraguismoaren kirolean teknikari gisa oinarrizko mailan behar duten formakuntza ematea.
Zehazki, lortuko diren gaitasun orokorren artean, piraguismoa sustatzea, bultzatzea eta kirol edo modalitatearen oinarrizko hastapena egitea lehen hogei ordutan. Eta. kirolariak zaintzea eta laguntzea, eskola kirol edo kirol federatuarenak diren jarduera eta lehiaketetan parte hartu behar dutenean
Hastapeneko irakasleentzako ikastaroa Federazioaren prestakuntza jarduera bat da, eta bertan ikasgai hauek ematen dira: oinarrizko ezagupenen arloa, metodologia eta piraguismoaren didaktika, material eraikuntza eta mantentzea, segurtasun aktiboa eta prebentziozkoa, programazioa, palakadak emateko maniobrak eta teknika.
Maiatzeko ikastaroa Irunen:
Ekaineko ikastaroa Orion:
Udazkenean ikastaro ofiziala, “Ciclo inicial de Entrenador/a de Piragüismo” antolatuko da. Maiatzaren hasieran ikastaro honen inguru informazioa prest izango dugu eta argitaratuko dugu.