Zazpi urre maratoi erdiko Espainiako Txapelketan


Las Conchas Urtegian, Muiñosen, Espainiako Maratoi Erdiko Txapelketa jokatu da, non euskal palistek urrezko zazpi domina lortu dituzten.
Irati Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan da emakumezko irabazlea Senior K-1 mailan. Eider Amundarain, klubeko kidea, emakumezkoetan 23urtez azpiko K-1 mailan.
Alex Arana eta Aimar Modenes (S.D.Santiagotarrak) izan ziren azkarrenak K-2 junior mailan. Eta klubeko kideak, Ane Amostegi eta Maite Gorrotxategi, K-2 emakume juniorretan.

2023.medio.maraton.MJK2
Beteranoen mailan, Xabier Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan zen irabazlea 55-59 urtetan, eta bere klubeko kidea, Maite Etxabe, izan zen irabazlea 40-44 urteko emakume beteranotan. Eta K-2 mistoan, Eukene Saez eta Iñaki Fernandez (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan ziren lehenengo sailkatuak.

Hurrengo hitzordua asteburu honetan izango da Pasaian, Euskadiko K-2 Txapelketarekin.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21