Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K. Euskadiko K-2 txapelduna

Pasaian ospatu zen Euskadiko K-2 Txapelketa.
Kadete, junior, senior eta beterano mailak aritu ziren, binakako ontzietan.
Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K. Kluben sailkapen orokorreko irabazlea izan zen. bertakoak, Pasaia Kayak 2005 K.K. bigarren izan zen eta Getxo Kayaka hirugarren.
Palisten emaitzei dagokienez, kadete mailako K-2 mistoan Gaizka Lopez eta Enara Nuñez (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan ziren garaile esprintean Zumaiako K-2 Ana Martiena eta Asier Aizpuruaren aurka.
K-2 juniorretan, Maialen Vitoria eta Iker Lizaso (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan ziren irabazleak.
K-2 mistoan, Irati Osa eta Unai Azkune (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan ziren senior mailako irabazleak. 50 urte baino gutxiagoko beteranoetan, Eñaut Aizpurua eta Maite Etxabe izan ziren azkarrenak.

K-2 kadete mailan, Gaizka Lopez eta Unai Conejero (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan ziren irabazleak. K-2 juniorretan, Pablo Martinez eta Ibai Garcia (C.P. Palentino) izan ziren azkarrenak, eta Euskadiko txapeldun izendatu ziren Oier Labeaga eta Ugaitz Lobit (Barrika P.T.). Senior mailako K-2an, Aimar Amundarain eta Martin Egaña (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan ziren irabazleak. 50 urte baino gutxiagoko beteranoetan, Pablo Zamora eta Antonio Carmona (Las Grajas PK) izan ziren irabazleak eta Aitor Arrieta eta Iñaki Fernandez (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan ziren Euskadiko txapeldun. 50 urte baino gehiagotan, Gabriel Malon eta Javier Jabat C.N.Pamplonako palistak izan ziren azkarrenak, eta Luis Presa eta Iñaki Perez (Barrika P.T.) Euskadiko txapeldun izendatu ziren.
K-2 kadete mailako emakumeetan, Paola Viscarret eta Amagoia Blanco nafarrak izan ziren irabazleak eta Enara Nuñez eta Irati Herce (Pasaia Kayak 2005 K.K.) Euskadiko txapeldun izendatu ziren. K-2 emakume juniorretan, beraien klubeko kideak, Maddi Tarragona eta Maialen Vitoria izan ziren irabazleak. Senior mailan, Irati Osa eta Eider Amundarain (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan ziren azkarrenak.
Hurrengo hitzordua Euskadiko maratoi txapelketa izango da maiatzaren 28an Zumaian.
Bien bitartean, asteburu honetan Munduko Sprint Kopa jokatuko da Szegeden. Bertan, Aitor Gorrotxategik (S.D.Santiagotarrak) K-4 500m txapelketa jokatuko du eta Begoña Lazkanok (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) K-2 500m.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21