Euskadiko Sprint Txapelketa ospatu da

Joan den edizioko arrakastaren ondoren, Euskadiko Sprint Txapelketa egin da aurten ere.
Kasu honetan, K-1/C-1 eta K-2/C-2 500mko distantziaren gainean lehiatu ziren.
Kluben arteko sailkapenean, S.D.Santiagotarrak izan zen garaile, Itxas-Gain Zumaiako Urola Itxas-Adarreko P.K. bigarren eta Pasaia Kayak 2005 K.K. hirugarren.

Banakako emaitzei dagokienez, junior mailan K-2 Ian Anatolek eta Markel Juaristik (S.D.Santiagotarrak) irabazi zuten, gizonezkoetan 23urtez azpiko K-1 mailan Aimar Amundarainek (Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.). Gizonezko senior C-1ean, Sergio Arana (S.D. Santiagotarrak) izan zen irabazlea, emakumezko K-2 seniorretan Josefa Molina eta Irati Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan ziren irabazleak, senior gizonezkoetan, Martin Egaña eta Aimar Amundarain taldekideak.

Maila mistoan, Uxue eta Beñat Arsuaga anai-arrebak (S.D.Santiagotarrak) izan ziren garaile, K-1 emakume seniorretan, Irati Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan zen irabazlea, gizon senior mailan, Beñat Arsuaga (S.D.Santiagotarrak) izan zen lehena, emakumeetan junior C-1ean, Ane Eileen Mesa (Barrika P.T.) Emakumezko Junior K-2 Ane Amostegi eta Malen Juaristi (S.D.Santiagotarrak) izanziren irabazleak. Junior kategoria mistoaK-2, Malen eta Markel Juaristi (S.D.Santiagotarrak) ianai-arrebak zan ziren garaileak.

Gizonezko K-1 kadeteetan Asier Aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan zen irabazlea, emakumezko K-1 juniorretan Malen Juaristi (S.D.Santiagotarrak) izan zen garailea eta gizonezko juniorretan K-1 Ian Anatol taldekidea. Gizonezko kadete parakanoe mailan, Asier Bulman (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea. C-1ean kadete mailako gizona, bere klubeko kidea, Odei Gelbenzu izan zen lehen sailkatua.
Emakumezko K-2 kadeteetan, Eneritz Aizpiolea eta Nora Arana (S.D.Santiagotarrak) izan ziren azkarrenak, K-2 kadeteetan, Asier Aizpurua eta Xabat Bergara (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.).
K-2 kadete mistoan, Eneritz Aizpiolea eta Andoni Dieguez (S.D.Santiagotarrak) izan ziren lehen sailkatuak. K-1 emakumezko kadeteetan Eneritz Aizpiolea (S.D.Santiagotarrak) izan zen azkarrena eta emakumeetan 23 urtez azpiko K-1, Josefa Molina (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan zen azkarrena.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21