Irati Osa seigarren eta Eider Amundarain zortzigarren Europako Maratoi Txapelketan

Uztailaren 13tik 16 bitartean, Croazian Europako Maratoi Txapelketa jokatu da baldintza oso gogorretan, hezetasun eta bero haundiagatik.

Irati Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan zen lehena lehiatzen, emakumezko seniorretan, Short proban. Final zuzena izan zuten, sailkatze faserik gabe eta seigarren izan zen, lehenengotik minutu eskasera iritsiz.

Eider Amundarain (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) taldekidea ere bertan izan zen lehiatzen, 23 urtez azpiko emakumezkoetan eta zortzigarren izan zen, lehenengo sailkatuarekiko hiru minutu eskasetara.

Orain, abuztuan ospatuko den Españako kopan jokoan jarriko dira berriro zenbait plaza iraileko lehenengo asteburuan jokatuko den Munduko Txapelketarako txartela eskuratzeko.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21