Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K. garaile etxean

Santiagotarrak taldeak larunbatean egin zuen bezala, Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K. taldeak irabazi du kluben sailkapen orokorra, C.P.Palentino eta S.D.Santiagotarrak-en bigarren eta hirugarren izanik hurrenez hurren.

2023.urola

(Argazkiak Valer Carballo)


Banakako sailkapenean, senior mailako K-2 mistoan Juan Carlos Larrea eta Ainhize Olaiz (Getxo Kayaka) izan ziren garaile, beteranoen mistoan Iñaki Fernandez eta Eukene Saez (Pasaia Kayak 2005 K.K.). Gizonezko kadete mailan K-1 Asier Aizpuruak irabazi zuen, K-2ean Gaizka Lopez eta Unai Conejero (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan ziren irabazleak. K-1 gizon juniorretan, Pablo Martinez (P.Palentino) izan zen irabazlea. K-2 kategorian, Alejandro Arana eta Aimar Modenes (S.D.Santiagotarrak), senior K-1 mailan, Martin Egaña etxekoak irabazi zuen, K-2 mailan, Ion Carballo eta Unai Azkune (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.). Gizonezko 23 urtez azpikoen kategorian K-1ean Beñat Arsuaga (S.D.Santiagotarrak) izan zen lehen sailkatua. Gizon beteranotan -50 K-1, bertakoa ere, Oier Aizpurua izan zen irabazlea eta +50ean Jose Antonio Giron (C.Fluvial O Barco). Gizon beteranoan K-2 -50 Eñaut Aizpurua eta Iñaki Unanue (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan ziren azkarrenak.
Emakumezkoetan, K-2 kadete mailan Maddi Uzkudun eta Izar Iruretagoiena nagusitu ziren K-1 mailan Haizea Montero (Donostia Kayak K.E.) izan zen irabazlea. Senior mailan, Mara Santos izan zen lehen sailkatua. K-2 seniorretan, Irati Osa eta Josefa Molina izan ziren azkarrenak. 23 urtez azpikoetan, Aiora Irazu (C.Ciudade Lugo) izan zen lehen sailkatua. K-1 emakume beteranoan Maite Etxabe (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan zen irabazlea.
Horrela, amaitutzat ematen da Euskadiko Ibaien Kopa. Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.k irabazi du, S.D. Santiagotarrak taldeak bigarren eta Pasaia Kayak 2005 K.K.k hirugarren.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21