S.D.Santiagotarrak etxean garaile

Larunbatean Bidasoaren Nazioarteko Jaitsiera jokatu zen.
S.D.Santiagotarrak taldeak irabazi du Kayak club Castro Urdiales eta Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.-aren aurretik sailkatuz.

Banakako sailkapenean, K-2 mistoan junior mailan Maialen Vitoria eta Iker Lizaso (Pasaia Kayak 2005 K.K.) eta beteranoetan -50 Eñaut Aizpurua eta Maite Etxabe (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan ziren garaileak.

2023.HSK2

 

2023.Bidasoa.HSK1

K-1 kadeteetan, Asier Aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan zen lehen sailkatua. K-2 kategorian, Xabat Bergara eta Oihan Irizar taldekideak izan ziren garaile, K-1 junior mailan, Pablo Martinez (C.P. Palentino) izan zen lehen sailkatua, K-2 kategorian, Alejandro Arana eta Aimar Modenes (S.D.Santiagotarrak), 23 urtez azpiko mailan, Beñat Arsuaga (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea, K-1 gizon seniorretan Samuel Asenjo (C.P.Palentino) izan zen lehena helmuga zeharkatzen, baina epaileek irteeran ezarritako penalizazio batek bigarren postura bidali zuen eta Martin Egaña izan zen garailea ( Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) .Beterano K-2 +50tan,  lehen postuan Rafa Herrera eta Lluis Chacon (Sicoris Club) sailkatu ziren, -50 K2 mailan, Eneko Lopez eta Eduardo Montero (Barrika P.T) izan ziren irabazleak. Gizon beteranotan K-1 +50, Jose Antonio Giron (C.Fluvial O Barco) izan zen irabazlea, -50 urtetan, Emilio Ortiz (P. Limpias Hermet) izan zen lehen sailkatua. RR Jesus Sola (C.N.Pamplona) izan zen irabazlea.

 

2023.Bidasoa.MSK2

 

2023.bidasoa.MSK1

Emakumezkoetan, K-2 emakume seniorretan, Irati Osa eta Josefa Molina (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan ziren garaile absolutuak, K-2 +50 beteranoetan, Maria Luisa del Riego eta Rosa Maria Gonzalez (C.Pico Azul) izan ziren irabazleak. Emakumezko junior K-1, Maite Gorrotxategi (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea. 23 urtez azpikoetan, Irene Gana (BarrikaP.T.) izan zen iristen lehena, K-1 emakumezko seniorretan, Mara Santos (C.P. Palentino) izan zen lehen sailkatua. Emakume beteranoan, K-1 -50, Inmaculada Calderon (C.P. Santander) izan zen azkarrena. K-2 kadeteetan, Nora Arana eta Irene Muiño (S.D. Santiagotarrak) izan ziren lehenengo sailkatuak. K-1ean, Eneritz Aizpiolesa (S.D.Santiagotarrak) izan zen azkarrena.

 

2023.Bidasoa.HSC1
Kanoetan, senior mailan Tomas Blanco (Los Cuervos KP) izan zen azkarrena, Javier Martinez (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea beteranoetan +50 eta emakumeetan, kadete mailan C-1, Olivia Vedoya (Circulo Mercantil e industrial de Sevilla) izan zen irabazle absolutua.

2023.bidasoa.Mcanoa
Txikienen artean, Infantil gizonezkoa A C-1 mailan, Rodrigo Revengok (S.D.Santiagotarrak) irabazi zuen, kayakean, Ibai Aranburuk, K-2an Josu Urbistondok eta Danel Cuadradok (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.), gizonezko infantiletan B C-1 Markel Vertiz (S.D.Santiagotarrak), gizonezkoetan B K-1, Iker Camacho (S.D.Santiagotarrak), gizonezkoetan B K-2, Jon Saez eta Ion Castrillok (S.D.Santiagotarrak).

Infantil A emakumezko K-1, Eider Cecilia (S.D.Santiagotarrak) izan zen azkarrena, K-2an bere klubeko kideak, Laia Aristizabal eta Luar Blanco. Infanti B C-1 emakumetan, Laia Elias eta Nora Soto (S.D.Santiagotarrak) izan ziren lehenengo sailkatuak. K-1 infantil mailako B emakumetan, Paula Crespo (S.D.Santiagotarrak) izan zen azkarrena. K-2an Amaia Aizpurua eta Enara Beristain (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.).

Infantil A Mixto K-2-an Sandra Lopez eta Javier Martinez (C.P. Enhol Ebrokayak) izan ziren irabazleak.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21