Iñigo Peña Munduko Txapelketarako sailkatu da

Iñigo Peña (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) Munduko Esprint Txapelketarako sailkatu zen atzo K-2 1000m modalitatean, Pedro Vazquezekin batera.

Goizean Alex Granerirekin K-2 500m-an saiatu ondoren, ezin izan zituzten Rodrigo Germade eta Adrian del Río gainditu.

Arratsaldean, aldiz, Pedro Vazquezekin batera nagusitasunez helmugaratu ziren eta munduko txapelketarako txartela lortu zuten. Ezin izango du plaza batengatik borrokatu, Paris 2024rako. Gainerako taldekideen emaitzaren araberakoa izango da, datorren denboraldian hainbeste desiratzen den plaza lortzen saiatzeko.

Bestalde, Nerea Garcia (S.D.Santiagotarrak) eta Uxue Arsuaga, K-2 200m proban aritu ziren, beste taldekide batzuekin batera, baina Club Escuela Piragüismo Aranjuez-eko ontziak gainditu zituen eta ezin izan zuten munduko txapelketarako txartela lortu. Datorren asteburuan junior eta 23 urtez azpiko Europako Txapelketa izango du Nereak, baina lehenago, gaur hasiera emango zaion Espainiako Esprint Txapelketan arituko dira.

Horrela, hiru izango dira, Pariseko Joko Olinpikotarako txartelako banatuko dituen Munduko Txapelketan arituko direnak

Begoña Lazkanok (Itxas- gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) K-2 500mtan arituko da, lehenengo seiren artean sailkatu beharko duelarik, Jokotarako txartela eskuratu nahi badu. Higinio Rivero (Plentzia P.T.) egoera berean egongo da VL2 200mtako proban.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21