Slalom-eko Munduko kopako finala Parisen jokatu da

Slalomeko palistek datorren urteko Joko Olinpikoak jokatuko diren kanala probatzeko aukera izan dute. Eta lehiaketaren formatua probatzea, nazioarteko probetan ohikoa ez den formatua izango bait da Joko Olinpikoetan.

Horrela, lehiaketaren lehen egunean bi sailkapen-txandak jokatu ziren C-1 gizonezkoan eta K-1 emakumezkoan. Bigarren egunean C-1 eta K-1 emakumezkoen finalerdiak eta finalak jokatu ziren. Arratsaldean, K-1 gizonezkoen eta C-1 emakumezkoen sailkapen-txandei hasiera eman zitzaien. Hirugarren egunean, k-1 gizonezkoaren eta C-1 emakumezkoaren finalerdiak eta finalak jokatu ziren. Baita kayak crossaren relojupekoak ere. Laugarren egunarekin amaitzeko, kayak crossarekin.

Araudiak ere desberdinak izan dira sailkatuen kopuruari dagokionez.
Sailkapen-txandetan, bi jaitsieretako denborarik onena hartzen zen kontutan eta 24 ontzi onenak sailkatzen ziren finalerdietara, finalera pasatzeko aukera ematen zuten 12 postu onenetako bat eskuratzeko.

Kayak cross-ean, 44 denbora onenak pasako ziren sailkatze fasetan arituko zirelarik, 4naka arituz. Serie bakoitzeko lehenengo biak txandaz pasatuz, galtzaile onenez gain. Final-zortzirenetara, finalaurdenetara, finalerdietara eta azkenik dominen finaletara eta kontsolazio finaletara igaroz.

Emaitzei dagokienez, finalik ez, Olatz Arregik (ATSS) kayak crossean lortutako kontsolazioarena izan ezik, seigarren amaitu baitzuen. Slalom tradizionalean ez zuen zorte bera izan eta 35. izan zen.

Miren Lazkano (ATSS) final laurdenetara iritsi zen kayak crossean 11.a izan zelarik. C-1ean finalerdietan geratu zen 17. postuan.
Maialen Chourraut (ATSS) 15. izan zen K-1 slalomean, finaletik gertu geratu zen eta 19. izan zen kayak crossean.
Klara Olazabal (S.D. Santiagotarrak) 25. izan zen C-1ean eta 26. kayak crossean.
Pau Etxanizek (ATSS) ez zuen zorterik izan eta K-1an 37. postuan eta Kayak Crosseko 53. postuan kanporatu zuten.
Asteburu honetan amaituko da slalom denboraldia Seu d’ Urgellen Espainiako Txapelketa jokatuta.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21