Slalomeko denboraldiari hasiera eman zaio

Urtarrilaren 13an ospatu zen Euskadiko Slalom Kopako lehen proba.
Egoitza aldatu behar izan ondoren, Bergaratik San Miguelera, udaberri giroaz gozatu ahal izan zen denboraldiari hasiera eman ahal izateko.
Gizonezkoetan, K1 seniorretan, Pau Etxaniz (ATSS) izan zen azkarrena, baina Alex Goñi bikain batekin, Paueren denbora berdintzetik 0,02ra geratu zena. Junior mailan, Unai Santacruz (S.D.Santiagotarrak) izan zen onena. Kadeteen k1ean, Mario del Tesok (ATSS) irabazi zuen. Beteranoen mailan, Ander Diez (S.D. Santiagotarrak) izan zen lehen sailkatua.
C-1 emakume seniorrean, Miren Lazkano (ATSS) izan zen irabazlea, junior mailan Haizea Segura klubeko kidea izan zen azkarrena eta kadete mailan bere haizpa, Ainhoa Segura.

Gizonezkoen kanoan, seniorretan, Alex Segurak (ATSS) irabazi zuen, junior mailan Jon Garasa taldekideak eta kadeteetan Julen Bueno Atletico San Sebastianekoak.
K-1 emakume seniorretan, Maialen Chourraut (ATSS) izan zen garaile argia, juniorretan, bere bigarren urrea errepikatuz, Haizea Segura (ATSS) eta kadeteetan, Maria Garcia (S.D.Santiagotarrak9). Beteranoen mailan, Cristina Martinez (ATSS) izan zen onena.
Kluben araberako sailkapenari dagokionez, Atletico San Sebastian nagusitu da, S.D.Santiagotarrak bigarren eta Donostia Kayak K.E. hirugarren.

Hurrengo hitzordua otsailaren 3an izango da, beharrezko emariak izanez gero, Bergaran.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21