Europako Slalom Txapelketaro hasiera eman zaio

Euskal ordezkaritza zabala Tacen, Esloveniaraino joan dena, Europako Slalom Txapelketan parte hartzeko.
Maialen Chourraut (ATSS), Pau Etxaniz (ATSS) eta Miren Lazkano (ATSS) Jokoetarako sailkatutako palistak nazioarteko hitzordu batean estreinatuko dira denboraldi honetan. Gainera, Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) eta maila absolutuan estreinatu berri diren Leire Goñi (ATSS) eta Markel Imaz (ATSS) izango dituzte lagun.

Egitarauak aldaketak izan ditu euriteengatik. Atzo, asteazkena, hasi zen txapelketa Kayak Crosseko sailkapen-serieekin. Gaur, kayak cross-aren final-laurdenak, finalaurreko eta finalen txanda izango delarik.

Ostiralean ez da lehiaketarik egongo, ibaiaren mailak behera egin arte, eta larunbat eta igandean slaloma jokatuko da, sailkapen-jaitsiera bakarrarekin, non lehenengo 12 sailkatua, zuzenean finalera igaroko diren.

Larunbat goizean K1en txanda izango da, eguerdian K-1eko finalak jokatuko dira eta ondoren, taldekako finalak.

Igandean programa bera izango dute kanoek.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21