Barrikak etxean irabazi du

Euskadiko itsas-Kayak Kopako lehen proba jokatu da Barrikan, eta etxekoek lehen postua lortu dute kluben sailkapen nagusian, bigarren Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K. eta hirugarren Pasaia Kayak 2005 K.K.

Banakako emaitzei dagokienez, gizon juniorren kasuan, Asier Aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan zen garailea, seniorretan, Paul Gebhardt (Barrika P.T.) izan zen azkarrena, 23 urtez azpiko mailan, Haritz Aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan zen lehen sailkatua, gizonezo beteranotan, -50urteko mailan, Lander Rodriguez (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen lehena helmugaratzen eta +50 urteko beterano mailan, Manuel Melara (Arroja K.K.).

2024.mar.barrika.juniors

Emakumeei dagokionean, kadete mailan, Izar Libano (Getxo Kayaka) izan zen lehen sailkatua, junior mailan, Ioar Alonso (Pasaia Kayak 2005 K.K), senior mailan, Irene Gana (Barrika P.T.) izan zen azkarrena, beterano -50 urteko mailan, Maite Etxabe (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan zen lehen sailkatua eta +50 urteko beterano mailan, Cristina Iraeta (ATSS).

2024.mar.barrika.podium.sen

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21