Lau domina Espainiako bigarren sprint kopan

Urte askoan Sevillan sprint probarik jokatu gabe egon ondoren, neguko txapelketak izan ezik, Espainiako Bigarren Kopa jokatu da eta lau domina eta final ugarirekin itzuli dira joan diren euskal palistak.

2024.higi.copa.esp.sprint

Higinio Rivero (Plentzia P.T.) gizonezko senior PV2 200m kategorian gailendu zen. Uxue Arsuaga, Maialen Arsuaga, Nerea Garcia eta Carla Corralek (S.D.Santiagotarrak) osatutako K-4 izan zen lehena, Emakume Junior K-4 kategorian gauza bera egiten zuten Eneritz Aizpiolea, Enara Nuñez, Maialen Vitoria eta Malen Juaristi talde kideek. Gainera, Eneritz eta Malen hirugarren izan ziren K-2an.

2024.copa.sprint.MJK4

Kluben araberako azken sailkapenean, S.D.Santiagotarrak bederatzigarren izan zen.

2024.copa.sprint.MJK2

Hurrengo hitzordua, datorren asteburuan izango da, Kadeteen Espainiako Kopa jokatuko baita Verducion.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21