Irati Osak brontzea eskuratu du Maratoiko Munduko Kopan

Asteburu honetan maratoiko Munduko Kopa jokatu da Brandemburgon, maratoi motza zein luzea K1 mailan eta lehen aldiz, errelebo mistoa.

Irati Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) podiumeko hirugarren mailara igo da maratoi luzean, Hungariako, Vanda Kiszli eta Panna Csepe gaindituta. Maratoi motzean, kanporaketa serieak laugarren postuarekin pasa ondoren, finalean 18. izan zen. Lehiaketa mistoan, Zsofia Tokai (Hungaria), Lukas Meemann (Alemania) eta Aimar Amundarain-ekin batera bigarren izan ziren.

2024.relevo.copa.mundo.maraton

Aimar Amundarain (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.), berriz, 18. izan zen maratoian.

Hurrengo hitzordua ekainaren 8an eta 9an izango da, Espainiako maratoi txapelketan, non aldi berean hautaketa proba izango den.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21