Augsburg-eko Munduko Kopa

Slalomeko bigarren Munduko Kopa ospatu da Augsburgen, eta bertan B taldea izan da lehiatzen, maila absolutuan estreinatuz gazteak.

Nora Lopez (ATSS) emakumezkoen kanoan 25. izan da finalerdietan, finaletik kanpo geratuz.

Haizea Segurak (ATSS) K-1 txapelketa jokatu du, finalaurrekoetara iritsiz, 28. izanik. Kayak cross-en ezin izan du gainditu erlojupekoa, 27. izanik.

Maite Odriozola (ATSS) 45. izan da K-1ean, kanporaketa faseko etena gainditu gabe. Kayak cross-ean 56.a izan da.

Oier Diaz gazteak (S.D.Santiagotarrak) C-1 proba jokatu du, 42.a izanik, kanporatze fasea gainditu gabe.

Asteburu honetan Pragako Munduko Koparen txanda izango da Maialen Chourraut, Pau Etxaniz, Miren Lazkano, Klara Olazabal, Leire Goñi eta Markel Imazekin. Hurrengo asteburuan Krakoviako Munduko Kopa jokatuko da eta Maialen Chourraut, Pau Etxaniz eta Miren Lazkano izango dira bertan.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21