Zilarrezko domina Maialen Chourrautentzat Krakoviako Munduko Kopan

Pasa den asteburuan Krakoviako Munduko Kopa ospatu zen eta Maialen Chourrautek primerako lehiaketa burutu zuen une oro lehenengo lauren artean sailkatuz. Txapelketa laugarren postuarekin hasi zuen, finalera pasatzeko finalerdietan bigarren izan eta finalean emaitza errepikatu ondoren.

Pau Etxanizek ere hasiera bikaina eman zion kanporaketetan bigarren sailkatuz, baina finalerdietan ezin izan zuen mozketa gainditu, hamazazpigarrena izan zelarik. Kayak cross-ean 36. izan zen, mozketa gainditu gabe.

Miren Lazkanok atzetik aurrera egin zuen, kanporaketetan hogeita batgarren postuarekin hasi zen eta bigarren txanda burutu beharra izan zuen, non onena izan zen, ondoren finalerdietan 18. izateko. Kayak cross-en, lehiaketa bikain bat egin ondoren, zazpigarren amaitu zuen, finalaren atarian geratuz.

2024.praga.m.lazkano.k.cross

Orain, Joko Olinpikoei begira prestatuko dira, uztailaren amaieran hasiko baitira. Maialen Chourraut kayak eta kayak cross modalitateetan lehiatuko da. Eta Miren Lazkano kanoan eta kayak krosean. Pau Etxanizek, berriz, kayakean parte hartuko du.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21