Euskadiko Sprint eta Infantil Txapelketak jokatu dira Legution

Aurten ere, Legutianon egin dira Euskadiko Sprint Txapelketak eta Euskadiko infantil mailako txapelketa, 500 metroko distantziam, K-1, K-2 eta K-2 mistoetan. Eta txikienei dagokienez, 2x k1 500 m errelebu mistoa estreinatu zen.

S.D.Santiagotarrak taldeak garaipena lortu zuen bi jardunaldietan. Banakako emaitzei dagokienez, gizon seniorretan K-1, Beñat Arsuagak (S.D.Santiagotarrak) lortu zuen lehen postua, gizon beteranoetan, Antonio Carmona (Boga- Boga K.K.) izan zen irabazlea. 23 urtez azpikoen kategorian, Aimar Amundarain (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan zen lehen sailkatua. Junior mailako K-1 gizonezkoetan Asier Aizpurua izan zen irabazlea. Kadeteen artean, Ibai Aranburu (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea. Kanoan, C-1 emakume juniorra, Ane Eileen Mesa (Barrika P.T.) izan zengarailea, kadete mailan C-1, Odei Gelbenzu (S.D.Santiagotarrak). Paracanoen artean, senior mailan, Bruno Guitian (Getxo Kayaka) izan zen irabazlea eta kadete paracanoean, Asier Bulman (S.D. Santiagotarrak).

2024.cto.eusk.sprint

Emakumezkoetan, senior kategorian, Irati Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan zen lehen sailkatua, 23 urtez azpikoetan, bere klubeko kidea, Josefa Molina. Emakume juniorretan, Eneritz Aizpiolea (S. D. Santiagotarrak) izan zen azkarrena, eta kadeteetan, bere klubeko kidea, Eider Cecilia.

Taldeko ontziei dagokienez, Aimar Amundarain eta Martin Egaña (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) azkarrenak izan ziren senior mailako k-2 gizonetan, eta juniorretan Xabat Bergara eta Asier Aizpurua klubeko kideek lortu zuten garaipena. Kadete mailan, Lukas Cabezon eta Ibai Aranburu (S. D. Santiagotarrak) izan ziren irabazleak.

Emakumezkoetan, senior mailan, Edier Amundarain eta Irati Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan ziren azkarrenak, junior mailan, Enara Nuñez eta Jone Palenzuela. Kadete mailan, June Arrastua eta Eider Cecilia izan ziren irabazleak.

Kadete mailan C-2, Odei Gelbenzu eta Rodrigo Revenga (S.D.Santiagotarrak) izan ziren lehen sailkatuak.

2024.cto.eusk.sprint.mixto

Ontzi mistoetan, seniorretan, Martin Egaña eta Irati Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan ziren azkarrenak; juniorretan, Markel Juaristi eta Enara Nuñez (S.D. Santiagotarrak) izan ziren irabazleak, eta kadeteetan, Ibai Aranburu eta Katixa Franco.

Txikienen lehiaketari dagokionez, kanoa, infantil A C-1 mailako emakumea, Laia Elias (S.D.Santiagotarrak) izan zen azkarrena, infantil B mailako  C-1 gizonezkoetan, Oier Serrano (S.D.Santiagotarrak) eta infantil B mailako  C-1 emakumezkoetan, Ana Aranburu (S.D.Santiagotarrak). Infantil A mailan K-1, Iker Camacho (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea, emakumezko infantil B K-1 mailan 1, Suzanne Castro (Plentzia P.T.) infantil B gizonezko mailan, Hugo Martin (S.D.Santiagotarrak), infantil A K-1 mailan, Amaia Aizpurua izan zen irabazlea.

Erreleboetan, Laura Entenza eta Iker Rubio (Donostia kayak K.E.) nagusitu ziren. Canoen erreleboan, Oier Serrano eta Laia Elias (S.D.Santiagotarrak) izan ziren garaile.

Taldekako ontzietan, infantil K-2, Iker Camacho eta Hugo Martin (S.D.Santiagotarrak) izan ziren azkarrenak. Infantil mailako C-2 gizonezkoetan, Oier Serrano eta Aimar Lekuona (S.D.Santiagotarrak) izan ziren irabazleak. Emakumeetan C-2, Laia Elias eta Ana Aranburu (S.D.Santiagotarrak) izan ziren lehenengo sailkatuak. Infantil K-2 emakumeetan, Maddi Olaizola eta Uxue Ezenarro (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan ziren irabazleak.

Ontzi mistoetan, Iker Camacho eta Irati Escribano (S.D.Santiagotarrak) izan ziren irabazleak, C-2 mistoan Laia Elias eta Aimar Lekuona (S.D.Santiagotarrak).

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21