Euskal Selekzioak pódium-a eskuratu du Gaztela eta Leongo Sari Nagusian

Euskal selekzioa Gaztela eta Leongo Sari Nagusitik bi podiumekin itzuli da: Ion Carballo (Pasaia Kayak 2005 K.K.), Martin Egaña (Itxas-gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.), Aimar Amundrain (Itxas-gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) eta Unai Amostegik (S.D.Santiagotarrak) gizonezkoen ontzia osatzen zuten eta larunbatean Sanabrian hirugarren izan ziren eta igandean Valladolid-en bigarren.

2024.sanabria.podium.mutilak

Neskak, berriz, Eider Amundrain (Itxas-gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.), Josefa Molina (Itxas-gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.), Ainhize Olaiz (Getxo Kayaka) eta Malen Juaristi (S.D.Santiagotarrak) laugarren izan ziren bi jardunaldietan.

Bestalde, Irati Osa (Itxas-gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.), Espainiako Selekzioko kide gisa, hirugarren izan zen larunbatean Sanabrian eta garaileak izan ziren Valladoliden, igandean.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21