Bost domina Espainiako Gazte Promesen Esprint Txapelketan

Joan den asteburuan Espainiako Gazteen Esprint Txapelketa jokatu da Verducion eta euskal palistek bost domina lortu dituzte guztira. Bi urre, zilar bat eta bi brontze.

Katixa Francok, Nerea Egigurenek, June Arrastuak eta Eider Ceciliak (S.D.Santiagotarrak) osatutako K-4ak lortu zuen lehen postua kadete mailako K-4 500m kategorian. Bere klubeko kideek, Oier Serranok eta Aimar Lekuonak gauza bera egin zuten Infantil B C-2 1000m kategorian.

Zilarrezko domina eskuratu zuen, Oier Serrano (S.D.Santiagotarrak) infantil B C-1 1000m kategorian.

Eta brontzea Ana Aranburu eta Aimar Lekuonarentzat (S.D.Santiagotarrak) 500m infantil C-2 Mistoan. Eta Amaia Aizpurua eta Uxue Ezenarro (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) ere igo ziren podiumera infantil A K-2 500m emakumezkoen mailan.

Kluben araberako sailkapenean, laugarren postua S.D. Santiagotarrak-entzat.

Asteazkenean emango zaio hasiera maratoiko Europako Txapelketari, Irati Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) emakume senior K-2 kategorian eta Eider Amundarain bere klubeko kidea 23 urtez azpiko emakumeetan parte hartuz.

Etxean, aldiz, jardunaldi bikoitza: Bidasoako Jaitsiera eta Urolako Igoera-jaitsierarekin.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21