BBKayak-en aurkezpena 2018

Astelehenean aurkeztu zen BBK aretoan, BBKayak-aren bigarren edizioa.

Kasu honetan, Ander Elosegiren laguntza izango dugu ekitaldian zehar, sari banaketan izanez. S.D.Santiagotarrak-eko kanoista irundarrak, hiru joko olinpikotan parte hartu du, Pekin, Londres eta Rio-n, diploma eskuratuz berauetan, bi laugarren postu eta zortzigarren postu batekin. Honela, joan den urtean izan zen Iñigo Peña zumaiarraren errelebua hartuko du ekitaldian.

Joan den urtearekiko zenbait berrikuntza izan dira, esterako ibilbidearen aldaketa, baina bateaz ere, nazioarteko proba bilakatu izanean dago aldaketa nabarmenena. Españako selekzioko kideez gain, José Ramalho, Europako txapeldun eta munduko maratoi txapelketetan dominak eskuratu izan dituena bertan izango dugu, hala nola, Venezuela, Britania Handia, etab.-etik etorritako kirolariak. Oraindik lanean ari direlarik lurralde gehiagotako kirolariek parte hartu dezaten.

Edizio gutxitan, antolakuntzak pausu handi eta nabarmenak ematen ari da, piraguismoko egutegian finkatu eta dagokion garrantzia hartzeko.

Aurreko urtean bezala, lehenengo sailkatuentzako diru-sariak izango dira, hala nola, lehenengo klub sailkatuentzat. Horrez gain, antolakuntzak partehartzaile guztien artean sari ezberdinak zozketatuko ditu, bai federatuen artean, bai jardunaldi herrikoiaren bitartez hiria beste modu batean ezagutzen parte hartzen dutenen artean.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21