Zazpi domina Ibaietako Españako txapelketan

Autor: JM Anatol

 

O Groven jokatu zen Ibaietako Españako Txapelketa, non euskal ordezkariek zazpi domina eskuratu zituzten, lau urre, bi zilar eta brontze bat.

Emakumezko kadeteek, K-1ean zein K-2an garaipena eskuratu zuten, Irene Gorrotxategi eta Maddalen Arsuaga (S.D.Santiagotarrak) izan ziren garaileak K-2 emakumezko kadeteetan, eta beraien taldekidea den Eider Amundarainek K-1ean eskuratu zuen urrea. Gainera, Laura Zunzunegi (Donostia Kayak K.E.) izan zuen podiumean lagun, bigarren postua eskuraturik. Gizonezko Kadeteetan, Alex Anatol eta Ekaitz Aizpioleak (S.D.Santiagotarrak) baita ere urrea eskuratu zuten gizonezko Kadete K-2an. Imanol Burguerak (Donostia Kayak K.E.) ere urrea eskuratu zuen beterano K-1ean, 35-39 urte bitarteko mailan.

Intza Mendez-ek (S.D.Santiagotarrak) bigarren zilarrezko domina eskuratu zuen emakumezko K-1 juniorretan eta Javier Perez (Getxo Kayaka) hirugarren izan zen gizonezko beterano 65-69 urteko mailan.

Kluben sailkapenean, S.D.Santiagotarrak zazpigarren izan zen, Top-10ean mantenduz.

 

 

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21