Lan Bikaina emakumezko kanoistena Cracovian

Cracovian jokatu da Slalom-eko 2.Munduko kopa eta bertan, emakumezko kanoistak finalera iritsi dira.  Miren Lazkano (ATSS) seigarren izan da eta Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) zortzigarren, +50eko isuna jasota. Finalerdietan bigarren denbora onena izatetik zetorrelarik. Nuria Villarrubla catalana bigarren izan zelarik.

Euskal ordezkari gehiago izan ziren, Maialen Chourraut (ATSS) hamalaugarren izan zen finalerdietan, finaletik segundo batetara geratuz. Irati Goikoetxea (ATSS) ere finalerdietara iritsi zen, baina +50ko zigorrak finalera pasatzeko aukera guztiak galduarazi zizkion.

Joan Crespo (S.D.Santiagotarrak) finalerdietan geratu zen, 28.postuan. eta Samuel Hernanz-ek (ATSS) ezin izan zuen finalerdietara pasa. C-2 Mixtoan ere aritu zelarik Nuria Villarrublarekin bederatzigarren izanik.

Oraindik, Augsburg-en jokatuko den 3.Munduko Txapelketan arituko dira asteburu honetan.

Bien bitartean, gaztetxoenek, Españako kopari hasiera eman diote Arfa ibaien, zakukada bat dominarekin bueltatuz. Hamalau domina guztira, bost urre: Leire Goñik (ATSS) Emakumezko infantil A K-1ean garaipena eskuratu zuen baita C-1ean ere. Julia Gonzalez-ek (ATSS) Emakumezko infantil B K-1ean ere urrea eskuratu zuen eta Izar Garciak (S.D.Santiagotarrak) Infantil B C-1ean eta Javier Arruabarrenak (S.D.Santiagotarrak) Infantil B K-1 gizonezkoetan ere lehenengo postua eskuratu zuen.

Bost zilar ere eskuratu zituzten: Maite Odriozolak (ATSS) emakumezko infantil A K-1ean, Marina Gonzalez-ek (ATSS) emakumezko infantil B K-1ean eta C-1ean, Nora Lopez (ATSS) emakumezko infantil A C-1ean eta Javier Arruabarrenak (S.D.Santiagotarrak) gizonezko infantil B C-1ean.

Brontzezko lau domina eskuratu zituzten baita ere, Nora Lopez-ek (ATSS) emakumezko infantil A K-1ean, Julia Gonzalez (ATSS) emakumezko infantil B C-1ean, Telmo Otegi (S.D.Santiagotarrrak) gizonezko Infantil B C-1ean eta Josu Odriozola gizonezko Infantil B K-1ean.

Taldekako sailkapenean ATSS lehenengo eta S.D.Santiagotarrak bigarren izan zirelarik.

Zorionak!

 

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21