Klara Olazabal eta Miren Lazkano Munduko Txapeldun

Atzo modu bikainean eman zitzaion hasiera Munduko Junior eta 23 urtez azpiko slalom-eko txapelketari, Italiako Ivrea herrian.

Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) eta Miren Lazkano (ATSS), Annebel Van Der Knijff-ekin batera, emakumezko 23 urtez azpiko C-1 patrulletan Munduko Txapeldun izan ziren.

C-1eko kide berberek K-1eko patrulla ere osatu zuten, baina ez zuten zorte bera izan, zazpigarren izanik. Emaitza berbera eskuratu zuelarik, Unai Nabaskues-ek (ATSS) gizonezko 23 urtez azpiko K-1 mailan. Xanet Etxarri (ATSS) gazteak ez zuen zorte bera izan, K-1 emakumezko juniorretan, ezin izan zuten proba amaitu eta C-1ean, zortzigarren izan ziren.

Gaur, 23 urtez azpikoen txanda da, Miren eta Klara bai K-1 zein C-1ean finalerdietarako sailkatu direlarik. Gizonezko k-1 23 urtez azpiko mailan, Unai Nabaskues, oraintxe ari da lehiatzen.

Bihar, juniorren txanda izango da, non, Xanet Etxarri bai K-1 zein C-1ean arituko den. Larunbatean finalei hasiera emango zaielarik. Ostiralean, C-2 mixtorako eta Extrem kayak-erako tarte bat izango delarik.

Lotura honetan, probako emaitzak jarraitzea izango duzue.

 

https://www.canoeicf.com/canoe-slalom-world-championships/ivrea-2018/rankings-results

zorte on!

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21