Nazioarteko azken frogetarako taldeak erabakita slalomean

Seu d’Urgell-en Slalom-eko Españako Txapelketa jokaturik, nazioarteko azken frogetarako taldeak erabakita geratzen dira. Seniorren kasuan, azkeneko bi munduko Kopetara joateko, zein Munduko Txapelketarako. Junior eta 23 urtez azpikoen kasuan, Europako Txapelketarako.

Asteburu gogor baten ondoren, non Españako Txapeldun titulua jokoan egoteaz gain, nazioarte mailan aritzeko azken plazak jokoan egonik, gure ordezkariek papel bikaina burutu zuten, guztira 21 domina eskuratu zituztelarik.

4 urre, 9 zilar eta 8 brontze.

Urrea, Ander Elosegik (S.D.Santiagotarrak)gizonezko senior C-1ean, Xanet Etxarrik (ATSS) emakumezko kadete K-1ean, Urko Zabaletak (S.D.Santiagotarrak) gizonezko beterano K-1ean eta Mikel Sarasola eta Aitor Goikoetxea (ATSS) gizonezko senior C-2an eskuratu zuten.

Zilarrezko donina berriz, gure txapeldun olinpikoa den Maialen Chourraut-ek (ATSS) emakumezko K-1 seniorretan, Samuel Hernanz-ek (ATSS) gizonezko senior K-1ean, Lore Solak (ATSS) emakumezko kadete K-1ean,Oier Rodriguez-ek (S.D.Santiagotarrak) gizonezko kadete C-1ean eta patrulletan, ATSS-eko emakumezko K-1ean, ATSS-eko gizonezko C-1ean, ATSS emakumezko C-1ean,ATSS gizonezko K-1ean eta gizonezko kadeteak C-1ean, S.D.Santiagotarrak-ekoek.

Brontzea berriz, Irati Goikoetxeak (ATSS) emakumezko K-1 seniorretan, gizonezko senior K-1ean Telmo Olazabalek (S.D.Santiagotarrak), Raul Barba (ATSS) gizonezko beterano K-1ean, Lore Solak (ATSS) emakumezko C-1 kadetetan, Oier Rodriguez (S.D.Santiagotarrak) gizonezko kadete K-1ean, Haritz Azanza (S.D.Santiagotarrak) gizonezko kadete C-1ean, C-2 seniorretan Iosu Fuentes eta Aitor Garmendiak (ATSS) eta ATSS-ko emakumezkoen patrullak K-1ean.

Españako Federazioak baieztatzea falta da, nazioarte mailan arituko diren taldeen deialdiak, baina badirudi kirolari gehiago gehituko ditugula, egun Españako selekzioan izan ditugun partaide kopurua igoz denboraldi honetan.

Seniorrek, Munduko kopak, horietako bat Seu-n izango delarik eta Munduko Txapelketari aurre egin beharko diote.

Junior eta 23 urtez azpikoek berriz, Europako txapelketa izango dute erronkatzat, azkeneko Munduko Txapelketako emaitzak hobetzea izango dutelarik helburu. Bi urre, emakumezko 23 urtez azpiko C-1 patrullan eskuraturikoa Miren Lazkanok eta Klara Olazabal-ek eta Mirenek C-2 mixtoan David Llorenterekin batera eskuraturikoa. Gainontzean, final gehiago eskuratzea izango da helburu nagusia, Munduko txapelketan, Mirenek 23 urtez azpiko c-1ean eskuratu bait zuen eta C-2 mixtoek, baina gainontzekoek ezin izan bait zituzten finalerdiak gainditu.

 

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21